XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Agintekeran becee (bezate) aurkitzen dugu.

Agerian jartzea merezi duela uste dut Ubillosen hizkeran Amasa -Billabonakoan ez dela behinere ageri Gipuzkoako beste zenbait idazlek geroxeago erabiliko duten bizkaierazko -gi- bere baitan duen adizkirik, degion, (esan) egidazu, leikegu eta antzekorik.

Sintetikoek ia ez dute aipatzerik merezi, hain ezagunak izanik, baina hona ale batzu: bakarra ageri da: ceutzan (haiek, noski).

Zenbait perpausen moldaketari dihoakionez, lehenik esan behar da Ubillosek ez darabilela inoiz ere al galdezko hizkia; ez eta zein edo nor erlatibo gisa; ez eta -(e)na konpletiboa, bai ordea -(e)nik bizpahirutan (, 94. or.; , 118. or.); ez eta hil egin da bezalakoetan darabilgun egin; ez eta bait- aurrizkia, behin bakarrik nola baitira (47. or.) klitxean izan ezik; (...).